Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean

  1. AZURMENDI ARRUE, HARITZ
unter der Leitung von:
  1. Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Doktorvater/Doktormutter
  2. Iñaki Bizente Barcena Hynojal Doktorvater/Doktormutter
  3. Ander Iturriotz Lauzirika Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 09 von Juli von 2019

Gericht:
  1. José María Ripalda Crespo Präsident
  2. Txoli Mateos González Sekretär/in
  3. Xabier Irujo Amézaga Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 150265 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Joxe Azurmendiren nazio ideia hobekien ulertzeko, hura nazionalismo kulturalaren teoriatik ulertu behar dela dio tesi honek. John Hutchinsonek (1987, 1999) definitutako nazionalismo kulturalean, nazioa kulturgintzaren eta elementu kulturalen bitartez birsortzen eta berregiten den komunitatea da. Azurmendiren kulturgile jardun teoriko eta praktikoaren zentzua horixe dela erakusten da tesian eta, ondorioz, haren jarrerak abertzaletasun kulturalaren izena hartzea proposatzen da. Horretarako, lehenengo Nazionalismo Ikerketen esparruko eztabaidak errepasatzen dira, nazionalismo kulturala kokatzeko. Gero, eztabaida horiek Azurmendiren testuinguru historikoan non aurki daitezkeen erakusten da, bere gaztaroko abertzaletasuna eta sozialismoa uztartzeko saiakeretatik beranduagoko estatuari buruzko eztabaida etiko-politikoetara. Azurmendik testuinguru historiko konkretu horretatik abiatuta garatu dituen nazioaren inguruko ideiak (gizaberearen, kulturaren eta historiaren filosofiak) sistematikoki lantzen dira ondoren, horiek Nazionalismo Ikerketetako teoriekin erkatuz. Horrela erakusten da Azurmendiren posizioa kritikoki urruntzen dela modernismotik (Gellner, Hobsbawm, Kedourie) eta gehiago hurbiltzen dela etnosinbolismora (Smith 2009) eta nazionalismo kulturalera. Dena dela, konstituzio irekidun gizaberearen ideiarekin, kultura izpirituaren metaforaren bitartez ulertzeko proposamenarekin eta historia progresibo linealaren filosofiarekiko kritikarekin Azurmendiren proposamena beregaina da, ez da eskola batera lotzen. Ondorioa, beraz, nazionalismo kulturalaren zentzuarekin bat egiten duen eta teorizazio propioa duen nazioari buruzko filosofia bat da, abertzaletasun kulturala deitu dena, betiere Euskal Herri garaikidean kokatua.